ZUHATZA LH5,LH6


 Irailaren  24-25 eta 26an L.Hko 5. eta 6. mailakoak Zuhatzara joan ginen. Ur ekintza asko egin genituen:

         Windsurg eta surf…




Arrauna…



Pedaloak…





        Piragua…




        Optimist….




Jantokian oso ondo pasatu genuen, janaria oso gozoa zegoen.




Batzuk eskalatzen egon ginen.




Azken momentuan guztiok elkartu ginen taldeko argazkia ateratzeko.




AGUR ZUHATZA, HURRENGORA ARTE!!!



Zuhatzako Barnetegia DBH2, DBH3, DBH4



Zuhatzako Barnetegia
Irailaren 17tik 21era


Eguerdian iritsi ginen Jokin, Iñaki eta ni. Irrikitan geunden eta elkarrekin jan genuen.

Arratsaldean, nahiz eta bero gehiegirik ez egin, windsurf-a eta frontoian ibili ginen bi taldeetan.

Dutxita bat hartu eta afaltzera joan ginen. Zelako gosea hainbeste kirol egin ostean!





Eta gauean, beste kanpamenduko taldearen aurka, La Puebla de la Barca-ko Assa ikastolaren aurka hain zuzen ere, jolastu genuen. Baita irabazi ere!

Gaua lasai asko pasa genuen…




Eta iritsi zen osteguna.. Pedaloetan ibiltzeko eguna! Baita asmakizunen eguna ere… Norbaitek baten baten erantzuna gogoratuko al luke?


Eguraldi paregabea egiten zuenez, pontoira joan ginen bainu bat hartzera.

Sky line-ean ibili, pultserak egitera jolastu, itzulipurdiak egiten saiatu…

Arratsalderako, prest geunden piraguan bikoteka ibiltzeko!

Eta ilunabarra aprobetxatu zuten batzuek argazki ederrak bezain artistikoak egiten ikasteko!

Azken gaubela berezia izan zen, Potato taldea etorri baizitzaigun kontzertua ematera eta itzen pasa genuen!

Eta ostiral goiza iritsi zen ustekabean!

Wind-surf, frontoia eta maletak prestatu, batida pare bat egin kanpamenduan zehar eta jantokian ginen jada!

AGUR ZUHATZA, HURRENGORA ARTE!!!


ARGAZKIAK

GURE TXOKO KUTTUNA NERBIOI UR-JAUZIA ZUHATZA L.H ZUHATZA D.B.H