Urkiola


L H 5. eta 6. mailakoek martxoaren hasieran egun bat Urkiolan pasatu genuen. Han orientazio jolas bat egin genuen Urkiolako Santutegiaren inguruan  eta gero tailer batzuk egin genituen. (flora, fauna…) Bazkaldu ondoren jolasteko denbora izan genuen. Primeran pasatu genuen!!!




A principios del mes de marzo los alumnos de 5º y 6º de Primaria pasamos el día en Urkiola. Empezamos con un juego de orientación en los alrededores del santuario y después hicimos unos talleres relacionados con la flora y fauna del lugar. Después de comer tuvimos tiempo para jugar. ¡Lo pasamos muy bien!

JUUL KANPAINA


Urtero bezala Juul Hauteskunde literarioetan parte hartzen dugu ikastolan.
Jada jakingo duzuenez, Hauteskunde hauetan ikasleek irakurri dituzten liburuen artean gustukoena aukeratzen dute eta normalean bozketa ikastolan bertan egiten da.

Ea zein liburuk irabazten duen!!!!!


KORRIKA'13

Pasa den martxoaren 14an KORRIKA 13 abian jarri zen Andoainen eta Euskal Herriko hainbat herritan zehar igaro ondoren, azkenik, Agurainera iritsi zen.
Azken urteotan bezala, Lautada ikastolak ere gogo biziz parte hartu zuen euskararen aldeko lasterketa erraldoia gure herrira iritsi zenean. Euskararen alde korrika egin genuen ikasle, guraso eta irakasleok; sekulako giroa, antolaketa bikaina eta parte hartze ezin hobea.
Hona hemen egun hortako argazki batzuk.
Lautada ikastolan, KO-RRI-KA!!!!





































DBH2 ELHUYAR OLIMPIADAK ODEI EHIZTARIAK


Kaixo guztioi;
Hodeien motak eta sorrera ezagutu nahi duzue? Bada,  hemen duzue 2. mailako ikasleok Elhuyar  Olinpiadarako  prestatu dugun lana. Momentuz gure lehengo lana izan da baina dagoeneko bigarrena prestatzen ari gara.
Elhuyar Olinpiadari buruzko informazio gehiago izan nahi baduzue hemen duzue web orria: