LH1 denboraren makina

TREN GELTOKIRA BISITA HH3

TREN GELTOKIRA BISITA

Duela egun batzuk, garraioen gaia bukatu genuen eta Aguraingo tren geltokira joan ginen Haur Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak. Bertako langileek tren geltoki baten funtzionamendua zein den azaldu ziguten.

Primeran pasa genuen tren geltoki bateko gora behera guztiak ezagutuz. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu bertako langileei. Hurrengo arte!



Hace poco, dimos por terminado el tema de los transportes y por ello, los alumnos de Tercero de Infantil fuimos a la estación de tren de Agurain. Los trabajadores de la estación nos explicaron su funcionamiento. Desde aquí les damos las gracias por responder a nuestras preguntas. Hasta pronto!

ARABAKO III. OLINPIADA MATEMATIKOA

         Ikasturte honetan seigarren mailako ikasleak Arabako III. Olinpiada Matematikoan parte hartu dute. Olinpiadak bi fase izan ditu, lehenengoa, ikastolan egin zen martxoaren 8an eta bertan hiru ikasle hautatu ziren bigarren fasera pasatzeko. Lehenengo fase honetan hautatutako ikasleak, Aintzane Centol, Ander Corres eta Amaia Gómez izan ziren.

         
Bigarren proba maiatzaren 18an, Gasteizeko Los Herrán institutuan burutu zen. Bigarren fasea ere bi zatitan banatua egon zen. Lehenengoan, aurretik aipatutako hiru ikasleek, taldeko proba burutu zuten Santa Maria ikastolako beste hiru ikasleekin. 




Azken proba berriz, indibiduala izan zen eta Amaia Gómez Arabako lehenengo hamarren artean sailkatu zen. ZORIONAK GUZTIOI !


LH4 ART ZUMETA

  LH 4. mailakoek, “Art” irakasgaian, Jose Luis Zumeta margolari euskaldunaren estiloan oinarrituta, margolan hauek egin ditugu. Ordenagailua erabiliz egin ditugu eta oso ondo pasatu dugu. Zuen gustukoa izatea espero dugu.


  En la asignatura de “Art” hemos realizado nuestras propias obras de arte basándonos en el estilo del pintor vasco Jose Luis Zumeta. Hemos realizado nuestros cuadros utilizando el ordenador y lo hemos pasado muy bien. Esperamos que os guste.


  In the Art lessons, we have made works of art using the technique of the Basque painter Jose Luis Zumeta. We have made them using the computer and we have enjoyed ourselves very much. We hope you like them!!