Mostrando entradas con la etiqueta jaiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jaiak. Mostrar todas las entradas
IKASTOLAKO JAIARAKO DANTZA “PITX”

Kaixo!
Dakizuenez Ikastolako Jaia ekainaren 1ean ospatuko dugu eta egun horretan badago dantza oso polit bat “PITX” egingo dugula. Musika klaseetan landu dugu eta egun horretan bai ikasle, bai irakasle, bai Dantza taldeko kide eta nahi duen guztiak dantzatzeko aukera izango du. Hortaz, grabatutako bideoa uzten dizuet ikasteko.
BAIETZ LORTU!



Como sabéis el próximo sábado, 1 de Junio celebraremos la fiesta de la Ikastola. En las clases de Música hemos aprendido una danza muy bonita llamada “PITX” Tanto los alumnos, los profesores ,las amas del grupo de danzas de la Ikastola y todo el que se anime tendremos oportunidad de bailarla ese día. Aquí os dejo un video (de los alumnos de 3ºY 4º de Primaria para que podáis practicarla).

HERRI URRATS 2013


Gogoratu igande honetan, Maiatzak 12, HERRI URRATS eguna daukagula SENPEREN.
Eguraldi bikaina egingo du, beraz animatu!!!
Hona hemen egitaraua



eta abestia!!!




Informazio gehiago nahi baduzue sartu web orrialdean
http://herriurrats.com/eu

GABONAK HH1


Gabonak heldu baino lehen, HHko 1. mailako umeok gure andereño Begoñaren laguntzarekin, gela apaintzeaz aparte Mari Domingin etorria  ere ospatu genuen.Oso jatorra eta atsegina izan zen gurekin eta guk Olentzerorentzako gutuna eman genion gelarako jostailuak ekartzeko.



Antes de llegar la Navidad, los niños de 1º de Educación Infantil con la ayuda de nuestra andereño Begoña, además de adornar la clase celebramos también la llegada de Mari Domingin.Fue muy maja y agradable con nosotros y le dimos una carta para  que el Olentzero  nos trajera juguetes para la clase. 

DANBORRADA´12

OINEK beste bi biladi dizkigu.





Benat Hernanik danborradan bere ikaskideekin ateratako argazki batzuk bidali dizkigu.







Hemen dauzkazue San Prudentzio egunaren lehenengo argazkiak, ISMAELEK ( L.H. 2.) bidalitakoak.
Aqui teneis las primeras fotos de San Prudencio , nos las ha mandado ISMAEL.



BAKEAREN EGUNA'12

Kaixo familiak:

Urtero bezala, urtarrilaren 30ean ikastolako patioan bakearen eguna ospatzeko bildu ginen. Astean zehar, umeek bakeari buruzko jarduera batzuk egin zituzten bakearen zentzua barneratzeko. HH eta LHko 1. ziklokoak uso mozorrotu ziren, abestu eta dantza polita egin zuten. LHko 2. eta 3. ziklokoek txarlelak eta bakearen zuhaitza burutu zituzten. DBHkoek ere, gai hau geletan landu zuten eta horren ondorioz, ospakizunaren sarrera prestatu zuten eta hormairudi batzuk ere bai. Bukatzeko, ikastolako estamentu guztiak (familiak, irakaslegoa eta ikaslegoa) parte hartu genuen olerkia irakurtzerakoan eta abestiak kantatzeko momentuan. Ezin dugu ahaztu, 6. mailakoek bertso polit batzuk bota zituztela!
DENA PRIMERAN ATERA ZEN, EGURALDIA ETA GUZTIZ!

Como todos los años, el 30 de enero nos reunimos en el patio para celebrar el día de la paz. Durante la semana los niños realizaron diferentes actividades relacionadas con la paz para interiorizar dicho valor. Los de Infantil y primer ciclo de Primaria disfrazados de paloma cantaron y realizaron una bonita coreografía. Los de segundo y tercer ciclo de Primaria realizaron diferentes carteles y el árbol de la paz. Los alumnos de la ESO también trabajaron este tema y se encargaron de preparar la introducción de la celebración, también realizaron diferentes carteles. Para terminar, toda la comunidad Educativa (familias, profesorado y alumnado) tomamos parte en dicho acto con la lectura de una poesía y unas canciones. No nos podemos olvidar de los bonitos versos cantados por los alumnos de 6 de Primaria.
¡TODO SALIÓ FENOMENAL, INCLUSO EL TIEMPO NOS ACOMPAÑÓ!











HEMEN ERE, BIDEO HAU DAUKAZUE!

GABONETAKO JAIALDIA

Hemen daukazue jaialdiaren bideoa:



Goza ezazue!!

GABONAK

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!!!!!!!!!!!!!

Haur Hezkuntzako lehenengo mailako haurrak langile finak gara.
Oraingo honetan, Gabonei ongi etorria emateko, apaingarriak egin ditugu.


BADATOR OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Abenduaren 22an MARI DOMINGI eta OLENTZEROren bisita izan genuen Lautada Ikastolan. Argazki ugari atera genituen.
Zuen gustokoa izatea espero dugu!!



EUSKARAREN EGUNA' 11

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA '11
" Zaindu maite duzun hori"
Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Larunbata zenez, ostiralerako egitarau berezia prestatu genuen Ikastolan.
Ikasle eta irakasle guztiok euskararen aldeko konpromisu bat idazteko aukera izan genuen. Horrez gain, ikasleok euskararen aldeko adierazpena ere irakurri genuen.
Nahiz eta eguraldia gure laguna ez izan, jolasak, abestiak eta dantzak egin genituen eta laguntzeko txistorra eta gazta.
Primeran pasatu genuen eta nola ez,
DENOK ELKARREKIN EUSKARAREN ALDE.


































lautadako jaiak

Ekainaren 11an Laudada Ikastolako jaia ospatu genuen. Egun osoan zehar musika, dantzak, jokoak..... egon ziren. Giroa izugarria izan zen eta bai umeek bai helduok primeran pasatu genuen. El 11 de junio celebramos la fiesta de nuestra Ikastola. Durante todo el día tuvimos danzas, música, juegos,... Alegría y buen ambiente. Tanto los niños como los mayores lo pasamos estupendamente.

Argazkiren bat badaukazue, bidal ezazue blogan jartzeko./ Si teneis algunas fotos mandadlas para ponerlas en el blog.


Hementxe daukazue bideo bat ea gustatzen zaizuen.




KORRIKA´11

Aurten berriro Lautada Ikastolak Korrikan parte hartu du. Hementxe dauzkazue argazki batzuk eta bideo bat.

Mila esker laguntzaileei beste urte bat Korrikaren alde laguntzeko prest egoteagatik.

















EUSKALAKARIA da: euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena. Euskaraz bizi dena.


OSTEGUN GIZENA "inauteriak"

Joan zen osteguna jai egun ederra izan zen Lautadako umeentzat. Ostegun Gizena alaitsu eta umore onez ospatu zuten, salto eta algaren artean. Kanpoan elurra zegoen bitartean barruan gure txikitxoek txokolate beroa edan eta bertan prestaturiko Joko eta ekimenetan parte hartu zuten. Mozorro koloretsu eta originalak eta lagunekin une ahaztezinak pasatzeko aukeraz baliatu ziren Lautada Ikastolako txikienak. Txino, egipzio, indio, erromatar,… kultura askotako mozorroak izan ziren Ostegun Gizenan. Umeekin batera irakasleak ere primeran pasatu zuten, danborra, kanta, dantza eta argazkien artean. Ezin ahaztu gurasoen laguntza muntai konplexu eta eder honetan. Guztiei gure eskerrik beroenak.

Ikusi gure argazki hoberenak eta aukeratu zure gustokoena.