Urriaren 29an bost urteko gelako umeak, garraiobideak ikasten ari ginenez,
“tren geltokira” joan ginen.
Oso pozik egon ginen Naroa eta Javiren azalpenekin.Beraiek erakutsi ziguten
tren geltokiaren funtzionamendua (kuadro de mandos delakoa,semaforoak, noiz erabili
behar zuten linterna...)eta nola denboraren poderioz aldatu dituzten
gauzak.Gainera, aukera izan genuen bi tren ikusteko eta Naroak eta Javik, antzinako
bidaia-txartelak,motxilak eta gozokiak oparitu zizkiguten.
Ze ondo portatu ziren gurekin! Primeran
pasatu genuen eta eskerrak eman ondoren, ikastolara bueltatu ginen.