Kaixo lagunok!
LH 5. mailakoek Txanelan, “Eta horrela
bizitzen gara” gaia landu dugu. Ikasi dugu osasungarri jan behar dela eta
elikagaiak aztertu egin ditugu. Eta ez hori bakarrik, giza gorputza ere,
barrutik ikusi eta ikasi dugu. Sukaldari bihurtu gara eta Ikastolako jantokian
geure errezetak sortu ditugu; bai, bai, osagaiak ekarri eta ikastolan bertan
pintxo eta errezeta goxo-goxoak egin ditugu.
Atzo, geure gurasoak, ikasitakoa
ikusteko eta pintxoak dastatzeko, etorri
ziren eta noski, guk ere jan genituen. Oso esperientzia polita izan da eta
gainera asko ikasi dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario