Azken urteetan egin bezalaxe, atzo ere (abenduak 3) Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza bereziak antolatu genituen Lautada ikastolan.
Goizean LHkoek proba konbinatuak eta DBHkoek pista-jokoa egin zituzten alde zaharrean. HHkoek Argitxoren bisitan izan zuten.
Alde zaharretik kalejiran itzuli ginen Ikastolako jolastokira eta bertan 6. mailakoek eta Iker Pastorrek bertso batzuk kantatu zizkiguten.
“Kirol argazkia” egin genuen ondoren; ikasle, irakasle, guraso, langile… bakoitzak bere gustuko kirola zein zen erakutsi zuen argazkian eta ondoren gurasoek prestaturiko hamaiketakoa izan genuen; hori bai, konpromisoaren truke
No hay comentarios:
Publicar un comentario