Atzo, oso bisita atsegina izan genuen ikastolan; izan ere, Baskoniako Tornike Shengelia eta Ilimane Diop jokalariak gure ikastolara etorri ziren eta hauek elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Kazetarien lana egin genuen, jokalariei euren bizitza eta lanari buruzko galderak ingelesez eginez.
Elkarrizketaren bukaeran, haiek izan ziren galderak egiteko arduradunak. Erantzuna asmatzen zuen ikasleak taldeko kamiseta bat irabazten zuen.
Plazer handia izan zen horrelako bisita gure ikastolan izatea. Etorkizunean onena opa diegu. Eskerrik asko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario