Azken urteetan egin bezalaxe, aurten ere Ondarroako Zubi-Zahar eta Lautada ikastolaren arteko topaketak egiten ari gara, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleekin.
Ondarrutarrak ostiralean etorri ziren Agurainera eta, alde zaharra ezagutu ondoren, La Lezera gerturatu ginen, Arabako txoko polit hori ezagut zezaten.
Euskara erabiltzeko motibatzea, ikastola desberdinen arteko bizikidetza eta gure herrien ondare kulturala ezagutzea dira, besteak beste, topaketa hauen helburuak.
Maiatzean gu joango gara Ondarroara!
No hay comentarios:
Publicar un comentario