Aurten ere iritsi da azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Emakumea izateagatik, emakume eredu bat nahi izateagatik … kontua da emakumeek indarkeria jasaten dutela, era desberdinetan eraso egiten zaiela. Jo,mesprezuak, barreak, mehatxuak, sexu-jazarpena, bortxaketa … hil egiten dituzte.
Urteko egun guztiak guztion eskubideak defendatzeko egunak izan arren 1981an Bogotan egindako Emakume Feminista Topaketan erabaki zuten azaroak 25 izango zela Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna. Data hau aukeratu zen 1960ko azaroaren 25an Dominikar Errepublikako Rafael Trujillo diktadoreak aginduta Mirabal hiru ahizpak hil zituztelako. Ondoren, 1999an, ONUk bat egin zuen egun hau izateko aldarrikapen eguna.
Emakumeen kontrako indarkeria desagertzeko lanean Lautada ikastolak, “Beldur Gabe” leloarekin, jarduera ezberdinak egin ditu:
- Tutoretza saioetan gaia landu da.
- Horma-irudiak.
- Pankartak kalean jartzeko.
- Kaleko pareta bat margotu.
- Ikastolako fatxadan jartzeko borobil moreak margotu.
Emakumeak seguru mugitu behar direlako, BELDUR GABE bizi daitezen, berdintasunaren aldeko jarrerak eta jokabideak aldarrikatzen jarraitzeko konpromisua denona dela ikusi dugu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario