liburuaren eguna

PATXI ZUBIZARRETA IDAZLEA DBH2KO IKASLEEKIN, LIBURUAREN EGUNEAN

Jadanik maiatzean gaude, baina apirilean egindako ekitaldi baten berri eman nahi dizuegu. Liburuaren Eguna apirilaren 23an ospatzen da, eta Lautada ikastolan ere zer edo zer berezia antolatu genuen horretarako.
DBH2ko ikasleak ATLAS SENTIMENTALA liburua irakurtzen ari zirela aprobetxatuz, Patxi Zubizarreta idazlea etorri zitzaigun bisitan. Esan beharrik ez dago, ikasle gehienak poz-pozik zeuden...
Patxiri galderak egiteko aukera izan zuten Laurak, Sandrak, Iñigok edota Iliasek... ez al duzue haiekin hitz egin? Egia esan, Patxirekin solasaldia izan eta gero, idazle baten bizitzari buruzko kontu gehiago dakizkigula esan dezakegu: zenbat denbora behar duen liburu bat idazteko, nola bururatzen zaizkion hain istorio miragarriak, zer irakurtzen duen...
Amaieran, Patxik liburuak sinatu zizkigun eta guk, nola ez, eskerrak emateaz gain... ARABA EUSKARAZ-era etortzeko gonbidapena luzatu genion.
Mila esker, Patxi, eta ekainaren 20ra arte!



No hay comentarios:

Publicar un comentario