OSTEGUN GIZENA "inauteriak"

Joan zen osteguna jai egun ederra izan zen Lautadako umeentzat. Ostegun Gizena alaitsu eta umore onez ospatu zuten, salto eta algaren artean. Kanpoan elurra zegoen bitartean barruan gure txikitxoek txokolate beroa edan eta bertan prestaturiko Joko eta ekimenetan parte hartu zuten. Mozorro koloretsu eta originalak eta lagunekin une ahaztezinak pasatzeko aukeraz baliatu ziren Lautada Ikastolako txikienak. Txino, egipzio, indio, erromatar,… kultura askotako mozorroak izan ziren Ostegun Gizenan. Umeekin batera irakasleak ere primeran pasatu zuten, danborra, kanta, dantza eta argazkien artean. Ezin ahaztu gurasoen laguntza muntai konplexu eta eder honetan. Guztiei gure eskerrik beroenak.

Ikusi gure argazki hoberenak eta aukeratu zure gustokoena.



































1 comentario: