BAKEAREN EGUNA'12

Kaixo familiak:

Urtero bezala, urtarrilaren 30ean ikastolako patioan bakearen eguna ospatzeko bildu ginen. Astean zehar, umeek bakeari buruzko jarduera batzuk egin zituzten bakearen zentzua barneratzeko. HH eta LHko 1. ziklokoak uso mozorrotu ziren, abestu eta dantza polita egin zuten. LHko 2. eta 3. ziklokoek txarlelak eta bakearen zuhaitza burutu zituzten. DBHkoek ere, gai hau geletan landu zuten eta horren ondorioz, ospakizunaren sarrera prestatu zuten eta hormairudi batzuk ere bai. Bukatzeko, ikastolako estamentu guztiak (familiak, irakaslegoa eta ikaslegoa) parte hartu genuen olerkia irakurtzerakoan eta abestiak kantatzeko momentuan. Ezin dugu ahaztu, 6. mailakoek bertso polit batzuk bota zituztela!
DENA PRIMERAN ATERA ZEN, EGURALDIA ETA GUZTIZ!

Como todos los años, el 30 de enero nos reunimos en el patio para celebrar el día de la paz. Durante la semana los niños realizaron diferentes actividades relacionadas con la paz para interiorizar dicho valor. Los de Infantil y primer ciclo de Primaria disfrazados de paloma cantaron y realizaron una bonita coreografía. Los de segundo y tercer ciclo de Primaria realizaron diferentes carteles y el árbol de la paz. Los alumnos de la ESO también trabajaron este tema y se encargaron de preparar la introducción de la celebración, también realizaron diferentes carteles. Para terminar, toda la comunidad Educativa (familias, profesorado y alumnado) tomamos parte en dicho acto con la lectura de una poesía y unas canciones. No nos podemos olvidar de los bonitos versos cantados por los alumnos de 6 de Primaria.
¡TODO SALIÓ FENOMENAL, INCLUSO EL TIEMPO NOS ACOMPAÑÓ!











HEMEN ERE, BIDEO HAU DAUKAZUE!

No hay comentarios:

Publicar un comentario