ARABAKO III. OLINPIADA MATEMATIKOA

         Ikasturte honetan seigarren mailako ikasleak Arabako III. Olinpiada Matematikoan parte hartu dute. Olinpiadak bi fase izan ditu, lehenengoa, ikastolan egin zen martxoaren 8an eta bertan hiru ikasle hautatu ziren bigarren fasera pasatzeko. Lehenengo fase honetan hautatutako ikasleak, Aintzane Centol, Ander Corres eta Amaia Gómez izan ziren.

         
Bigarren proba maiatzaren 18an, Gasteizeko Los Herrán institutuan burutu zen. Bigarren fasea ere bi zatitan banatua egon zen. Lehenengoan, aurretik aipatutako hiru ikasleek, taldeko proba burutu zuten Santa Maria ikastolako beste hiru ikasleekin. 




Azken proba berriz, indibiduala izan zen eta Amaia Gómez Arabako lehenengo hamarren artean sailkatu zen. ZORIONAK GUZTIOI !


No hay comentarios:

Publicar un comentario