EUSKARAREN EGUNA



Pasa den abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen eta, nola ez, gure ikastolak ere bere ekarpena egin nahi izan zuen.
Azaroaren 30ean eman zitzaion hasiera Euskararen Asteari.
MINTZODROMOA- EN ZABALARTE A LAS 19:00

   Euskaraz hitz egiteko gune eta gai desberdinak izan genituen . Gune bakoitzean pertsona ezagun bat izan genuen dinamizazio lanetan. Jendea talde batetik bestera ibili zen gai desberdinen inguruan hizketan:
Bertsolaritza- Oihane Perea Aguraingo bertsolaria.
Musika- Xabi, ” Kaotiko” taldeko bateria-jolea.
Euskara- J.L. Erdozia Aniturriko irakaslea
Agurain- Maider Garcia de Vicuña Aguraingo alkatea.
Mendia- Jesus Mª Urbegain Lautadako irakaslea.(Alberto Zerainek ezin izan zuen etorri)


EUSKARAOKEA, MUNDUKO JANTZIEN DESFILEA, TRUKE AZOKA

Astelehenean, abenduak 3, azken urteetan bezalaxe Lautadako ikasle, irakasle eta familiek Euskararen eguna ospatu genuen.
Goizeko lehen orduan txikitxoenek Argitxoren “konpainia” izan zuten, marrazkiak egin eta pegatinak margotzen zituzten bitartean.



Beranduago, hamaiketako eder bat, hori bai, euskararen aldeko konpromisoaren truke.



12:00etan, patioan, FLASHMOBaren 1. grabazioa.






15:00etan, San Juan plazan, 2. grabazioa; jarraian kalejiran etorri ginen ikastolaraino.








Eguna bukatzeko, ikasle eta irakasleen arteko futbol eta saskibaloi txapelketak.




Hona hemen FLASMOBa; ea gustatzen zaizuen!!

               EUSKALDUNAK GARA

ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO          KLIKATU HEMEN




Eta aurreko egunetan egindako lana ikusteko...



No hay comentarios:

Publicar un comentario