LAUTADA IKASTOLA, BIZI TOKI.



LAUTADA IKASTOLA, BIZI TOKI.
HANDIAK ETA TXIAKIAK ARTEAREN BIDEZ ELKARTUTA

Orain dela egun batzuk,  Ikastolako ume txikienek (1 eta 2 urtekoek)  DBHko 4. mailako ikasleak gonbidatu genituen gurekin Arte Tailerra bizitzera.
Bideo honen bidez, zuekin elkarbanatu nahi dugu egun horretan bizi izan genuen momentu magiko hori. Emozioz beteta, adierazteko eta sortzeko momentua. Elkartzeko,  erlazionatzeko  eta komunikatzeko momentu zoragarria.
  Bi adin hain ezberdin, bizitzako bi etapa hain garrantzitsu, haurtzaroa eta nerabezaroa, eta espazio bat elkartzeko: LAUTADA IKASTOLA.



Honetan, Arte Kooperatiboaren bidez elkartu gara baina esperientzia gehiago izan daitezke ikasle, hezitzaile eta familiak konpartitzean aberasten gaituztenak. Guztiontzako proposamenak, elkarbizitzarako esperientziak, komunikatzeko eta  elkarrekin bizitzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario